Lan-istripu bat izan zen atzo eguerdian Algortan (Bizkaia), Urkiola kaleko etxebizitza-eraikin batean. Igogailuan lanean ari ziren bi beharginek jasan zuten ezbeharra: antza, gainezka egin zuen kontrapisuak, eta zauri larriak eragin zizkion besoan beharginetako bati. Erietxera eraman behar izan zuten larrialdi-zerbitzuetako langileek. Bigarren langilea, berriz, harrapatuta geratu zen igogailuaren azpiko hutsunean, eta bi ordura atera ahal izan zuten suhiltzaileek.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 43 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.