ACTUALIDAD / Régimen salarial
Bi langile erailak Lapuebla de Labarcako upategi batean, andel batera erorita
Mahatsez betetako depositu batera jausi ziren bi beharginak, eta bertan zendu ziren. Urtea hasi zenetik, gutxienez 43 langile hil dituzte.
2020eko urriaren 8
Bi langile erailak Lapuebla de Labarcako upategi batean, andel batera erorita

Atzo arratsaldean, 19:40ak aldera, bizia galdu zuten bi langilek Lapuebla de Labarcako (Araba) Espada Ojeda upategian. Lanean ari zela, mahatsa biltzeko depositu batera erori zen beharginetako bat, eta laguntzen saiatu zenean jausi zen barrura beste langilea. Bertan zendu ziren biak; 56 eta 52 urte zituzten.

Astelehenean eman zuten beste langile baten hilketaren berri Euskal Herrian: Trapagarango (Bizkaia) Productos Tubularesen soldatapean aritzen zen behargin bat zendu zen, aurreko ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz.

Aurten, Euskal Herriko gutxienez 43 behargin erail dituzte haien lanpostuetan. Sindikatuek emandako datuen arabera, 52 izan daitezke hildakoak.