ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/03 10:09

Bi lan-istripu izan ziren atzo, irailaren 2an, Nafarroan. Lehen istripua arratsaldeko 16:00etan izan zen, Orbaizetako mendi-bide baten bazterrean. Su-egurra mozten ari zen 40 urteko behargin bat, baina zuhaitz-baten adarra erori zitzaion hankaren gainera. Ospitaleratu egin behar izan zuten, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean dago. Traumatismo bat du kolpatutako hankan.

Bigarren lan-istripua, berriz, Biurrun-Olkotzen (Nafarroa) jazo zen; NA-6020 errepideko 3,3. kilometroan, hain zuzen. 2,5 metroko altueratik jausi zen obra batean lanean ari zen langile bat, arratsaldeko 16:50etan. 54 urte ditu. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu zuten bera ere, eta besoan traumatismo bat duela jarraitzen du ospitalean.

NO HAY COMENTARIOS