ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/13 18:35

ELA sindikatuak eman du langilearen heriotzaren berri. Igorri duten informazioaren arabera, kaltetua hamazazpi urtez aritu zen soldatapean Mungiako (Bizkaia) Brunnschweiler enpresarentzat, lurrun instalazioetako mantentze eta muntatze lanetan, zehazki. Jarduera horietan, ordea, amiantoz estalitako hodiak maneiatu behar izaten zituen, eta soplete bidezko ebaketarekin aritzen zen horiek desegiteko; "jakin gabe lan horietan amianto zuntzak arnasteak osasunerako zer arrisku zekartzan", argitu du ELAk.

Gizarte Segurantzak ez zuen bere gaitzaren sorburua 2019ko urrira arte aitortu, eta orduan baino ez zion ezintasun absolutua onartu. Hildakoaren familiarentzat, gainera, alferrik da enpresari sistema judizialaren aurrean kontuak eskatzen saiatzea, Brunnschweilerrek 2016an itxi baitzituen ateak.

Zerrenda luzea

2020an Hego Euskal Herrian gutxienez 27 izan ziren amiantoarekin lan egitearen ondorioz eraildako langileak. Amiantoaren biktimen elkarteek azaldu izan dutenez, kasu gehienak "ezkutuan" geratzen dira; izan ere, langile ugariri ez diete jakinarazi ere egiten material horren eraginpean jardun dutenik.

Hego Euskal Herriko erregistro ofizialen arabera, 12.994 dira amiantoaren eraginpean lan egin duten pertsonak.