Beste lan-heriotza bat Euskal Herrian. Bithiriñan (Nafarroa Beherea), zuntz optikoa ipintzeko obra-eremu batean, hilik aurkitu zuten 50 urteko langile bat joan den astelehenean. Kazeta.eus atariaren arabera, gerora baieztatu ahal izan dute lan-istripu baten ondorioz galdu zuela bizia beharginak: badirudi garabi baten gainean ari zela lanean eta kate-sare batean harrapaturik hil zela, itota.
Azken bi asteetan, Euskal Herrian argitara ateratzen den bosgarren lan-heriotza da honakoa. Izan ere, aurreko astean, lau langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean ari zirela; Durruman (Araba), Balterran (Nafarroa), Gasteizen (Araba) eta Legution (Araba).