ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: streetpress.com
2021/03/30 16:19

Oier Oak ez du onartu pasa den ostiralean Baionako (Lapurdi) prokuradoreak egindako zigor proposamena: lau hilabeteko kartzela zigorra. Oraindik data zehatzik ez duen beste epaiketa batean trenkatu beharko dute auzia, beraz.

Frantziako Poliziak iazko azaroaren 25ean atxilotu zuen preso politiko ohia, errepideko kontrol batean. Lanera zihoan donostiarra, Baionara. Frantziako Estatutik kanporatu zuten FIJAIT fitxategiari lotutako neurriak urratzea eta Frantziako Estatuan sartzeko debekua haustea egotzita, eta horren harira epaitu zuten aurreko ostiralean, martxoaren 26an.

Oa lau urtez izan zuten preso Frantziako Estatuan, eta 2015ean utzi zuten aske. Horren ostean kanporatu zuten, lurraldea zapaltzeko bizi guztirako debekua ezarrita. Debeku hori urratu duela argudiatuta atxilotu zuten berriro iaz, gaur egungo bizia Ipar Euskal Herrian eraiki duen arren.

NO HAY COMENTARIOS