ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/10 09:10

Aurreko astean jakinarazi zuten, azkenean, Berangoko (Bizkaia) hamazazpi lagun auzipetu dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2022ko martxoan harrera bat egin zioten herrian Ibai Aginaga preso politiko ohiari, eta horren harira auzipetu dituzte aipatutako pertsonak. Ekitaldian "terrorismoari gorazarre" egin zitzaiolakoan jo du euren kontra Ismael Moreno epaileak.

Eraso errepresibo horren aurka mobilizatzera deitu dute Berangon. Protesta bat izango da datorren apirilaren 20an, Eskubide zibil eta politikoen defentsan, askatasuna! lelopean. 18:00etan hasiko da mobilizazioa, Gudarien Plazatik.

2022ko azaroan, agerraldi jendetsu bat egin zuten herrian auzipetutako hainbat lagunek. Mobilizazio deialdiarekin egin duten bezala, eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatu zituzten, eta salatu zuten "norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago" zihoala euren kontrako sumarioa. Azaldu zutenez, "Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen jazarpena antzematen da".

NO HAY COMENTARIOS