ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/23 10:03

Berangon hamasei pertsona daude auzipetuta preso politiko bati egindako ongietorriari lotuta, eta elkartasun handia jaso dute auzia argitara atera zenetik. Bihar, urtarrilaren 24an, Urdulizen izango da Elkartasun Egun bat.

12:00etan giza-kate bat egingo dute Urdulizko metro-irteeratik eskolaraino, Berangokoak aske, ongietorriak libre lelopean; 13:00etan ekitaldia izango da Elortzan eta 14:00etan bazkaria; eta arratsaldean, berriz, musika-emanaldiak eskainiko dituzte Txiberrin Konorte, Txapelpunk, Etsaiak Eroak eta Ilberri taldeek. Gaueko 23:00etatik aurrera Skinheads Portugalete arituko dira musika ipintzen.

Biharko Elkartasun Egunaz gain, hainbat herritan antolatu dituzte Berangoko auzipetuei babesa emateko ekimenak: Gernikan elkartasun-argazki bat atera zuten atzo, eta bihar bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte Baigorrin eta Lekeition.

2022ko martxoan Ibai Aginagari egindako harreran parte hartzeagatik auzipetu zituen hamasei berangar Espainiako Auzitegi Nazionalak: 36 urtetik gorako espetxe-zigorrak, 171 urteko inhabilitazioak eta 75.900 euroko isunak eskatzen dituzte haientzat, "terrorismoari gorazarre" egitea egotzita.

NO HAY COMENTARIOS