ACTUALIDAD / Régimen salarial
Behargin bat hil da Mungian, lanean zegoela
Astelehenean galdu zuen bizia 58 urteko langileak, Mesa enpresan.
2025eko ekainaren 18
Behargin bat hil da Mungian, lanean zegoela

Joan den astelehenean izandako lan-heriotza baten berri eman dute Euskal Herrian. Mungian (Bizkaia) izan zen, Mesa izeneko enpresan hain zuzen ere: lanean ari zela hil zen 58 urteko behargin bat. Sindikatuek "ez-traumatikotzat" jo dute heriotza.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 27 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.