ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artxiboko irudia. FOTOGRAFÍA / El Correo
2023/10/03 09:34

Irailaren amaieratik urria hasi bitartean ospatu dituzte San Migel jaiak Basaurin (Bizkaia). Bukatu dira festak, baina jaiegun horietan guztietan zehar polizia-indarren partetik izan den jazarpena salatu du orain Txosna Batzordeak. Jaietan "presentzia polizial itogarria" izan dela jakinarazi dute batzordeko kideek, eta Poliziak "era arbitrarioan" identifikatu eta miatu dituela dozenaka gazte.

Aurreko larunbat gauean, gainera, txosnaguneko bi kiderengana jo zuten polizia-indarrek: identifikatu egin zituzten, errepresio-indarren aurkako pankarta bat jartzeagatik. "Presentzia polizialaren areagotzeraen beste adibide bat besterik ez da" gertatutakoa, Txosna Batzordearen esanetan.

"Poliziaren inpunitatearen aurka borrokatzeko" bidean salatu dute jazotako guztia batzordeko kideek. "Poliziaren funtzioa gaur egungo ordena soziala mantentzea eta antolakuntza politiko independentea oztopatzea da, eta ondorioz, txosnagunearen aurka ere neurri errepresiboak hartu dituzte", gaineratu dute.

NO HAY COMENTARIOS