ACTUALIDAD / Presos políticos
Baldintzapean aske utzi dute Garikoitz Arruarte preso politikoa ere
Hogei urtez izan dute preso. Itxaso Zaldua eta Gorka Loran preso politiko hernaniarrak ere berriki geratu dira aske.
2023eko uztailaren 21
Baldintzapean aske utzi dute Garikoitz Arruarte preso politikoa ere
— ARGAZKIA Navarra.com

Garikoitz Arruarte preso politikoa ere baldintzapean aske utzi dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Hogei urte egin ditu kartzelan: Almeriako espetxetik Soriakora tokialdatu zuten 2020an, eta Iruñera Euskal Herriratu zuten 2021ean. 2003an kartzelaratu zuten.

Hernaniko (Gipuzkoa) beste bi preso ere berriki irten dira espetxetik. Madrilen epaitua izan ostean, Itxaso Zalduari behin-behineko kartzelaldia etetea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, sententzia atera bitartean. Bestalde, baldintzapean aske gelditu da Gorka Loran.