ACTUALIDAD / Régimen salarial
Azpikontratatutako behargin batek galdu du bizia Petronorren
Mantentze elektrikoko lanak egiten ari zela hil zen atzo. Aurten, gutxienez 56 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko azaroaren 19
Azpikontratatutako behargin batek galdu du bizia Petronorren
— ARGAZKIA Eguzki

Petronor enpresak Muskizen (Bizkaia) duen findegian lan-heriotza bat gertatu zen atzo, astelehenean. Mantentze elektrikoko lanak egiten ari zela, konortea galdu eta hil egin zen behargin bat. Azpikontratatutako Siemsa enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 56 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.