ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Urnietako Udala
2025/08/25 14:56

Gainean dira Urnietako (Gipuzkoa) San Migel festak, baina aurten ez da ez txoznarik ez Txozna Batzordearen egitaraurik izango: udalaren oztopoen ondorioz, hautu hori egin dute batzordeko kideek. Izan ere, udalak ezarritako ordenantza autoritario bati aurre egiten saiatu diren arren, salatu dute ez dagoela "aldaketarako bermerik" gaur-gaurkoz, eta txoznarik ez jartzea eta jaietarako ekimenik ez antolatzea erabaki behar izan dute. 

Urnietako Txozna Batzordeak joan den uztailean eman zuen egoeraren berri. Salatu zuen arriskuan zeudela sanmigeletako txoznak, "txoznagunearen gaineko kontrola hartzea" baimentzen dion ordenantza bat inposatu zuelako EAJren eta PSE-EEren udal-gobernuak. "Prentsaurrekoari esker, udala gurekin harremanetan jartzea lortu genuen eta negoziaketarekin hasteko prest zeudela adierazi ziguten", azaldu dute berriki batzordeko kideek: "Ordenantza aldatzeko gure proposamena luzatu genien, puntuz puntu azaldua, eta beraien proposamenarekin erantzuteko konpromisoa hartu zuten".

Udalak, ordea, ez du haiekin adostutako epeetan inolako proposamenik aurkeztu, eta "ezin izan dugu negoziaketa hasi", Txozna Batzordearen esanetan. Horregatik egin behar izan du planto, nahiz eta nabarmendu duen elkarrizketei ekiteko prest dagoela datorren urteari begira, eta laster egingo duela deialdi ireki bat.

NO HAY COMENTARIOS