ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / ANESE
2024/05/07 21:51

Auzipetuta daude Lizarrako (Nafarroa) bi militante, Vox alderdi faxistak jarritako salaketa baten ondorioz. 2022ko martxoan, Lizarran propaganda-postu bat jartzen saiatu ziren Voxekoak, eta horren kontra egin zuten protesta hainbat lagunek; tartean, gaur egun auzipetuta dauden bi pertsonek. Talkak izan ziren faxisten eta protestan zeudenen artean, eta horren harira aurkeztu zuen salaketa bat Voxek, gorroto-delitu bat egotzita.

Berez, gaurko zegoen ezarrita Lizarrako bi kideen aurkako epaiketa. Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak atzo jakinarazi zuen, baina, azkenean atzeratu egingo dela saioa. Hortaz, bertan behera geratu da Kontseilu Sozialistak gaurko egindako mobilizazio deialdia ere: 08:30erako Lizarrako epaitegira bertaratzera deitu zuen, Faxismoaren eta errepresioaren aurrean langile batasuna lelopean.

Gorroto-deliturik ez

Akusatuen defentsak helegite bat aurkeztu zuen iaz, eta ontzat eman zuen Nafarroako Probintzia Auzitegiak. Izan ere, ebatzi zuen alderdi politiko bat, Vox kasu, ezin daitekeela izan gorroto-delitu baten biktima. Dena den, oraingoz, aurrera jarraitzen du bi lizartarren kontrako prozedura judizialak.

NO HAY COMENTARIOS