ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Arrasateko Udala
2023/07/21 13:03

Azken egunetan, bi lan-istripu larri izan dira Arrasaten (Gipuzkoa). Astelehenean, Construcciones Moyua enpresarentzat jarduten zuen langile batek galdu zuen bizia: obra batean ari zen lanean, eta bihotzeko bat jasan zuen. Ospitalera eraman zuten, baina hil egin zen han.

Hurrengo egunean, berriz, larriki zauritu zen herri berdineko JMA enpresako behargin bat. Makina batek harrapatu zuen eta zauri larriak eragin zizkion, batez ere, aurpegian.

Astebetean, hiru

Euskal Herrian, gutxienez hiru langile hil dira lan-istripuz azken astean. Aurreko igandean, Erandion (Bizkaia) zendu zen okindegi bateko banatzailea, lan-istripu "ez traumatiko" batean. Asteartean, N-121 errepidean, Erriberan (Nafarroa), trafiko-istripu larri bat izan zuen garraiolari batek, eta bizia galdu zuen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 31 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

NO HAY COMENTARIOS