ACTUALIDAD / Presos políticos
Asier Aginako euskal preso politiko ohia hil da, gaixotasunez
Buruko tumore baten eraginez zendu da gaur Asier Aginako preso politiko ohia, 44 urte zituela. Iazko urtarrilean geratu zen aske durangarra.
2020eko urriaren 22
Asier Aginako euskal preso politiko ohia hil da, gaixotasunez

Asier Aginako preso politiko ohia zendu da gaur, buruko tumore baten ondorioz. 44 urte zituen, eta pasa den urteko urtarrilean gelditu zen aske. 2018ko abenduan hasi zen ondoezik sentitzen, eta hurrengo urteko urtarrilean egin zioten ebakuntza. Orduan utzi zuten libre, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.

2004an atxilotu zuten Aginako Coulainen (Frantziako Estatua), ETA erakundearekin lotura izatea leporatuta. Zortzi uteko kartzela zigorra bete zuen, ondotik, Espainiaratua izateko. 2020ko maiatzaren 2an irten beharra zen berez espetxetik, baina zigorraren hiru laurdenak beteak zituela geratu zen libre, pairatzen zuen gaitza zela eta.