ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urtarrilean Benta Berrin egindako elkarretaratze bat. Argazkia: @ElkarrekinGipuz
2020/04/21 01:51

Donostiako (Gipuzkoa) Benta Berri auzoko ehunka bizilagunei mehatxu mezuak bidali dizkie Testa Socimi-Blackstone funtsak, Alokairu bizilagunen elkarteak eta Kaleratzeak Stop plataformak salatu dutenez. Babes ofizialeko etxebizitzatan bizi diren hainbat maizterri egin die mehatxu Testa Socimik, bizi dugun krisialdiaren ondorioz, ezin izan dutelako apirileko alokairua ordaindu.

Bi kolektiboek jakinarazi dutenez, "modu mafioso eta sarraskijalean, alokairua ordaintzeko exijitzen diete, eta mehatxu egin diete etxegabetze eskaria egingo dutela eta berankortasun fitxategietan sartuko dituztela".

Salbuespen egoerak irauten duen bitartean, alokairua ordaintzetik salbuetsita daude Espainiako Gobernuaren dekretuak ezarritako baldintzak betetzen dituzten maizterrak. Horixe da Benta Berriko babes ofizialeko 510 etxebizitzatan bizi direnen kasua, baina hala ere, "larderiazko mezuak" igorri dizkie Testa Socimik.

Funtsaren iturrien arabera, alokairuaren zenbatekoa eta zorra ez ordaintzeak dituen ondorio legalak "gogorarazteko" bidali dizkiete mezuak bizilagunei.

Funtsen esku hartzea

Eusko Jaurlaritzak 1995. urtean atera zuen Benta Berrin babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lehiaketa, Metrovacesa eta Vallehermoso eraikuntza enpresek irabazi zutena. 2016. urtean Testa Residencial Socimirekin fusionatu ziren, eta 2018. urtetik aurrera, Blackstone funtsa da inbertsiogile nagusia. Hortaz, gaur egun, hura da babes ofizialeko 510 etxeen legezko jabea.

Izatez, babes ofizialekoak izango dira 2028. urtera arte. Horren ostean, funtsaren esku egongo dira guztiz.

Otsailean salatu zutenez, hiriburu berdinean, Ategorrieta, Amara Zaharra eta Gros auzoetako ehunka etxe erosi zituen Azora funtsak. 300 familia ingururi eragin zien horrek; izan ere, batzuei ez dizkiete kontratuak luzatu nahi.

NO HAY COMENTARIOS