ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Andosilla.
2025/05/27 08:31

Atzo goizean, eguerdiko 12:00ak jotzeko zirenean, langile batek galdu zuen bizia Andosillan (Nafarroa) lanean ari zela. Elikadura enpresa batean gertatu zen: antza denez, karga bat jausi zen eta, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, behargina jo zuen. Bertan hil zen. 50 urte zituen, eta Calahorrakoa (Errioxa) zen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

NO HAY COMENTARIOS