ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Asviamie.
2020/12/30 11:23

Amiantoarekin kontaktuan soldatapeko lanean aritutako bizkaitar baten heriotzaren berri eman du Asviamie elkarteak. Prisma pintura enpresan jardundakoa da langilea, Bizkaian, eta 76 urte zituen. Gaixotasun profesionalagatiko ezgaitasun osoa aitortua zuen, amiantoak eragindako mesotelioma gaitzagatik.


Asviamie elkartearen datuen arabera, gutxienez 27 langile izan dira erailak aurten Hego Euskal Herrian, amiantoarekin lanean aritu beharrak eraginda. Elkarteak bildutako kasuak baino ez dira horiek; 2019an 36 zenbatu zituzten, eta duela bi urte, 40.


Kasu gehienak, ezkutuan


Datu ofizialen arabera, 2018. urtearen amaieran, soldatapeko lanean amiantoaren eraginpean aritutako 12.994 langile zeuden erregistratuta EAEko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren institutuetako zerrendetan. Amiantoaren biktimen elkarteek ohartarazi izan dute, ordea, langile askori ez dietela jakinarazi ere egiten amiantoaren eraginpean aritu izan direla.

Asviame elkarteak "ezkutuko itun" bat dagoela salatu zuen urte hasieran, hain zuzen, amiantoak lantokietan eragindako "izurritea" salatzeko egindako agerraldi batean. Amiantoarekin lotutako datuak "ezkutatzeko ahalegin handia" egitea egotzi zieten Gizarte Segurantzari eta Espainiako Lan Ministerioari.