ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaur goizeko elkarretaratzea. Argazkia: @ELAOriaGoierri
2021/02/08 10:38

Aluminios Aleman Legazpiko (Gipuzkoa) enpresak lau langile kanporatu berri ditu. Beharginek kaleratze horiek salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur 08:00etan, Olaetxe baserriaren bidegurutzean, eta kaleratutako kideak berriz onartzea ere eskatu dute.

54 urte dituzte lau langile horietatik bik, eta bajan dago beste bat. ELA sindikatuak adierazi duenez, langileei egun batetik bestera jakinarazi zieten erabakia, gutun bidez eta aurretiko jakinarazpenik gabe.

Enpresak errentagarritasun falta argudiatu du kaleratzeak gauzatzeko, baina langileek azpimarratu dute Aluminios Alemanek ez duela errentagarritasun arazorik.