ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Jay Janner/American-Statesman
2024/05/15 11:59

Azken asteetan, Palestinaren askatasunaren aldeko protesta jendetsuak izan dira Amerikako Estatu Batuetan: bertan hartu zuten indarra unibertsitateetako kanpaldiek, ikasle ugariren parte-hartzearekin. Protestetan zeuden milaka ikasleren kontra jo du Poliziak: aste luzez, kargak eta atxiloketak izan dira hainbat eta hainbat campusetan.

Badirudi, gainera, mobilizatzen ari diren gazte horien kontra mendekua hartu nahi duela nazioarteko sionismoak. AEBetan, mehatxu argiak egin dituzte, besteak beste, hainbat enpresaburu ezagunek eta zenbait abokatu sionistak. Enpresariek esan dute uko egingo diotela Palestinaren aldeko mobilizazioetan izan diren ikasleak lanerako hartzeari: hala eman du ulertzera, esaterako, Exxon Mobil enpresako Darren Woodsek.

Horri lotuta, unibertsitateetan kontrol-neurriak areagotzearen alde egin dute enpresaburuek, protestetan parte hartzen ari diren ikasleak identifikatu, seinalatu eta euren kontrako neurriak hartu ahal izateko. Badirudi halako mekanismoak martxan direla jada, hainbat campusetan behintzat: Kevin O'Leary enpresari ezagunak, adibidez, esan du adimen artifiziala erabiltzen ari direla protestetako gazteak identifikatzeko. "Ondorio asko daude pertsona horientzat guztientzat. Izorratuta dago jende hori", adierazi du Fox telebista-katean.

Alan Dershowitz abokatu sionista famatuak ere hitz egin du mobilizatzen ari diren gazteen inguruan; mehatxu artean, noski. "Auzitara eramango ditugu. Logelak kenduko dizkiegu, autoak kenduko dizkiegu, klaxonak, eta kiebra jotzera eramango ditugu", azaldu du.

Israelgo Estatu genozidako agintarien adierazpenekin bat datoz AEBetako sionisten hitzak. Estatu sionistako agintaritzek esan dute "antisemitak" direla ikasleek Palestinaren alde egindako mobilizazioak, baita "Israelen kontrako mehatxu terrorista bat" ere. Hala nabarmendu du Gilad Erdan Nazio Batuen Erakundeko enbaxadore sionistak: "Beti jakin izan dugu Hamas eskoletan ezkutaturik dagoela. Baina ez ginen ohartu ez zeudela Gazan soilik; Harvarden, Columbian eta 'eliteko' beste unibertsitate ugaritan ere badaude".

NO HAY COMENTARIOS