ACTUALIDAD / Muertes laborales
Ablitaseko langile bat hil da, aldamio batetik erorita
Tarazonan ari zen lanean 40 urteko gizona, obra batean. 10 metroko altueratik jausi da, etxe-aurre bat lantzen ari zela.
2022eko azaroaren 11
Ablitaseko langile bat hil da, aldamio batetik erorita

Ablitaseko (Nafarroa) igeltsero bat hil da Tarazonan (Zaragoza), etxe-aurre batean lan bertikalak egiten ari zela. 10 metroko altueratik erori da 40 urteko behargina, eta kolpearen ondorioz hil da, goizeko 08:30ak aldera.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 65 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.