Tafallan (Nafarroa), Tudela etorbidean dagoen tailer mekaniko batean, lan-istripu bat izan da gaur goizean. 66 urteko behargin bat izan da zauritua, antza denez, bi metroko altueratik jausi baita. Iruñeko (Nafarroa) Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Hilabete ere ez da igaro 2025. urtea hasi zenetik, eta Euskal Herrian dagoeneko hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.