ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/29 09:02

Tubos Reunidosen azken balantzearen berri eman du Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV), eta azpimarratu du enpresak galerak izan dituela 2025eko lehen sei hilabeteetan: urte erdi horretan, konpainiak 28,4 milioi euro galdu dituela dio. 2024ko aldi berdinarekin alderatuta, nabarmena da aldea, 40,4 milioi euroko irabaziak erregistratu baitzituen iazko lehen seihilekoan. Hala ere, galerak hazi diren modura, badirudi diru-sarrerek ere gora egin dutela aurtengo urtarriletik uztailera bitartean, 205,8 milioi euroraino (+%19,1).

Enpresako zuzendaritzak argitaraturiko ohar batean, aurtengo galeren arrazoi nagusitzat jo du "nazioarteko merkataritzaren murrizketek eta muga-zergen politikek" izandako eragina. Izan ere, seinalatu du AEBek muga-zergen arloan ezarritako politikak "atzeraldia eragin" duela "banatzaileek eta operadoreek erosteko eta inbertitzeko erabakiak hartzerakoan", eta iazko datuekin alderatuta, %26 jaitsi dela eskaera-zorroa. Eta gaineratu du: "Soldadurarik gabeko hodien sektorea ziklikoa da, eta, zalantzarik gabe, moteltze-fase batean murgilduta gaude".

2025eko lehen sei hilabeteetan, zuzendaritzak murrizketak ezarri ditu Iruña Okako (Araba) lantokian: "ekoizpen-arrazoiak" argudiatuta, aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat jarri zuen martxan bertan, gehienez %50eko intzidentzia-mailarekin. Neurri gehiagoren berri ere eman du jada, dena den: irailaren 1ean, aldi baterako beste espediente bat sartuko du indarrean Amurrioko (Araba) lantegian, gutxienez 2026ko otsailaren 28ra arte iraungo duena. 850 langileri eragingo die.

NO HAY COMENTARIOS