ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Confidencial
2024/11/18 09:47

Hamabi urte igaro dira Inguratu Kongresua lelopean Madrilen egin zituzten protestetatik. 2021eko irailaren 25a izan zen nabarmendutako egunetako bat: milaka pertsona batu ziren krisi ekonomiko bete-betean En Pie plataformak deitutako mobilizaziora, besteak beste, garai hartan PP buru zuen Espainiako Gobernua gaitzesteko.

Egun horretan, Neptuno Plazan elkarretaratu ziren milaka lagun, eta gogor kargatu zuen euren kontra Espainiako Poliziak. 40 pertsona inguru zauritu zituen, eta 34 atxilotu.

Egun horretako protestaren harira, auzipetuta jarraitzen dute 21 lagunek. Fiskaltzak espetxe-zigorrak eskatu ditu haientzat, 121 urtekoak guztira: bakoitzaren kasuan, hiru urte eta zortzi hilabetetik zortzi urte eta bi hilabeterainokoak dira zigor eskaerak.

Hainbat akusazio atera dituzte mahaira auzipetuen aurka: "desordena publikoak" eragitea, "agintaritzari" eraso egitea, "erresistentzia" egitea, "kalteak eta lesioak" eragitea, eta abar. Gaur hasiko da epaiketa-prozesua Madrilgo Zigor-Arloko 20. epaitegian, eta hamar egunez luzatuko da.

NO HAY COMENTARIOS