ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / José Luis Roca, Diario de Ibiza-ren bidez
2025/11/21 08:25

Atzo bete ziren 50 urte Francisco Franco bere ohean hil zenetik, eta diktadore faxistari Mingorrubion (Madril) eskainitako mausoleoan, hainbat ekimen izan ziren bere omenez. Normaltasun osoz, egun argiz eta nazioarteko hamaika komunikabideren kameren aurrean omendu zuten Franco, erabateko inpunitateko giro batean. Hainbat iturriren arabera, 200-300 pertsona bertaratu ziren, baina elDiario.es-ek jaso duenez, gutxiago dira urtetik urtera.

Espainiako Mugimendu Katolikoaren ekimenez, lore-eskaintza bat egin zioten mausoleoan agintari faxistari, mugimenduko buru José Luis Corralek gidatuta. Bertaratutakoek agur faxistak egin zituzten eta Cara al sol abestu zuten bertan, Franco "presente" dagoela oihukatzeaz gain. Teorian, Memoria Demokratikoaren Legeko 38. artikuluak debekatu egiten du hori guztia, atzoko gorazarre-ekitaldiaren modukoak barne. Baina ez zen polizia-indarrik bertaratu, eta ehunka faxistak lasaitasun osoz goratu zuten Franco.

Cuelgamuros Haraneko (lehen Erorien Harana moduan ezagutzen zena) basilikan ere oroitu zuten Franco, meza baten bidez. 2019an mugitu zituzten diktadorearen gorpuzkiak handik El Pardo-Mingorrubiora, eta gaur egun, beharrezkoa da legezko baimen bat lortzea hara joateko. Bertan dira Carrero Blancoren gorpuzkiak ere. Faxistek urtero-urtero oroitzen dute diktadorea bere heriotzaren urteurrenean, agintaritzen inolako oztoporik gabe. 

NO HAY COMENTARIOS