ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EFE
2025/01/17 08:20

Filtrazio masibo bat ikertzen ari da Espainiako Gobernua, Defentsa Ministerioari eta Barne Ministerioari lotutako 160.000 funtzionarioren nortasuna filtratu baitute nolabait. Zibererasoen eta segurtasun-akatsen ondorioz eskuratutako informazioa partekatzeko foro batean eskaini dute informazioa: dozenaka milaka guardia zibil, militar eta Defentsa Ministerioko funtzionarioak jarri dituzte jopuntuan, haien izen-abizenak eta e-mail helbideak kontrolatzen baitituzte.

Itxura denez, hiru datu-base lortu dituzte guztira. Horietako bi Guardia Zibileko agenteei buruzkoak omen dira, 109.000 informazio-lerrorekin, eta hirugarrena Defentsa Ministerioari lotutakoa da, 84.000 informazio-lerro barne hartzen dituena. Indar Armatuek eta Guardia Zibilak iazko apirilean aitortu zuten zibereraso bat jasan zuela euren hornitzaileetako batek (militarrei eta guardia zibilei osasun-azterketak egiten dizkien enpresak, Medios de Prevención Externos Sur) eta funtzionarioen nortasunaren inguruko informazio bat geratu zela ikusgai. Enpresak berak esan zuen, izen-abizenez eta e-mail helbideez gain, bestelako hainbat datu ere lortu zituztela agian erasoan: lanpostuak, telefono zenbakiak eta abar.

Ohartarazi dute guardia zibilei eta militarrei buruzko informazio horrek ahalbidetzen duela haiei nolabaiteko eraso pertsonalak egin ahal izatea, esaterako euren nortasuna ordeztuta. Sistema militarrei eta segurtasun-sistemei eraso egiteko phishing kanpainak prestatzea posible egiten du, edo informazioa eman dezake orain arte nortasun publikorik izan ez duten pertsonek kidego armatuekiko duten filiazioari buruz.

NO HAY COMENTARIOS