ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
TCC, Nafarroan erregulazio txostena aurkeztu duen enpresetako bat. Argazkia: Navarra Television
2020/03/27 11:20

Covid-19 birusak sortutako krisia dela-eta, Hego Euskal Herrian ere milaka langileren lanpostuak daude jopuntuan. Lanaldia murriztu diete askori, edota kaleratuak izan dira beste asko, aldi baterako lan-erregulazio txostenen bidez. Guztira, 108.648 baino gehiago dira Hego Euskal Herrian dosier horien eraginpean dauden langileak.

Krisialdi honetan aldi baterako lan-erregulazio bidez kaleratu dituzten pertsona kopuruak gainditu egin du 2009ko krisiaren testuinguruan kanporatutakoen kopurua. Orduko hartan, 106.000 langile inguru izan ziren kaleratuak.

Jantokien kasua

Covid-19aren hedapena hasi zenean, azpikontratu bidez Hego Euskal Herriko ikastetxeetan lan egiten duten pertsonak kaleratu zituzten aldi baterako erregulazio txostenen bidez; izan ere, Espainiako Gobernuak alarma egoera dekretatu aurretik, lehenik Arabako ikastetxe zentroak eta ondoren Gipuzkoa eta Bizkaikoak itxi egin zituzten.

Lan Agintaritzak, baina, EUREST enpresak aurkeztutako dosierra errefusatu du; EUREST da EAEko ikastetxe publikoetako jantoki zerbitzua kudeatzen duen enpresa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azpikontratatuta.