AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/18 10:50

Desokupen aurkako alertak indarrean jarraitzen du Zumaian (Gipuzkoa), MediaOkupasek berriz egin baitu mehatxu herrira bueltatzearekin. Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak udan jakin zuen desokupazio-enpresa familia bat etxegabetu nahian ari zela bertan, baina, zorionez, faxistei aurre egin zieten hainbat pertsonak kalean. Desokupazio-taldearen kontrako erantzuna antolatzen ari da azken asteetan eskualdeko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.

Izan ere, herrian desokupen aurka izaten ari den erantzuna ikusirik, harrokeriaz hitz egin du sare sozialetan MediaOkupaseko buruetako batek, Nabil Montesek. "Esaten dizuet nik desokupatu egingo dela, nire arrautzengatik. Eta horren bideoa izango duzue", adierazi du Instagramen, Zumaiako etxe-kaleratzearekin aurrera jarraitzeko asmoa berretsiz.

"Beharrezkoa da desokupazio-enpresen eta haiek kontratatzen dituzten etxejabeen inpunitatea errotik moztea", azaldu dute Urola Kostako kideek. Hala, "desokupazio-enpresa faxisten aurka eta etxegabetze guztien kontra antolatzeko" deia egin dute.

EZ DAGO IRUZKINIK