AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/19 09:21

Urola Kostako Etxebizitza Sindikatuak atzo jakinarazi zuenez, etxegabetze saiakera bat gelditzea lortu du Zumaian (Gipuzkoa). Etxetik kaleratua izateko arriskuan egon da alokairuan bizi den pertsona bat, presioaren bidez, bera pisutik kanporatzen saiatu baita jabea.

"Irabaziak mantentzeko, etxejabeek ilegalki egiten diete presioa maizterrei etxetik botatzeko", salatu du eskualdeko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetzeei eta bestelako erasoei aurre egiteko lanean segituko duela azaldu du, eta harremanetan jartzeko bideak gogorarazi ditu: 633 349 418 telefono zenbakia nahiz esindinatua.urolakosta@gmail.com helbide elektronikoa ditu martxan.

Borroka eraginkorra da

Azaroaren amaieran, aurreko bi hilabeteetan tokian tokiko Etxebizitza Sindikatuek egindako lan guztia argitara atera zuen Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Eskualde eta hiriburu ugaritan ari dira lanean Etxebizitza Sindikatuak, eta, besteak beste, etxegabetzeak atzeratzea edo geratzea, legez kontrako etxegabetze saiakerak bertan behera uztea, etxejabeen iruzurrak agerian uztea edota kale gorrian geratzeko arriskuan zeuden hainbat pertsonari bizitoki-alternatibak bermatzea lortu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK