AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Etxegabetze bat Erandioko Astrabuduan, aurreko hilean.
2024/12/13 12:47

Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak (CGPJ, gaztelaniazko sigletan) hiru hilabetean behin argitaratzen duen txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidagoan (EAE) %7,04 igo dira etxegabetzeak 2024ko hirugaren hiruhilekoan, aurreko urtearekin alderatuz. Kaleratzeen arrazoi nagusia izan da alokairua ordaindu ezin izatea; hain zuzen, kasuen %85etan erabili dute justifikazio hori.

Pandemiaren hasieraz geroztik Espainiako Gobernuak aurkeztutako moratoria, horren luzapenak eta "ezkutu soziala" deiturikoa kontuan hartuta, bai EAEn bai Espainiako Estatu mailan zertxobait egin du behera gauzatutako etxegabetze kopuruak. Hala ere, izugarriak izaten jarraitzen dute datuek: etxe-kaleratze gutxien izan ziren urtean ere, 2023an, 974 etxegabetze-agindu eman zituzten eta gutxienez 593 familia bota zituzten euren etxeetatik. Ikerketa baten arabera, gainera, moratoria aplika zitekeen kasuen %25etan soilik ezarri dute orain arte.

Etxe-kaleratze gutxien izan ziren urtean ere, 2023an, 974 etxegabetze-agindu eman zituzten

Dena den, zenbait hedabidek eta taldek azpimarratu izan dutenez, luzapen horiek ez dute etxegabetzeekin amaitzera bidean inongo bermerik ematen. Kaleratzeak Stop plataformak berriki esan du Gipuzkoan, gutxienez, 183 familia egongo direla etxegabetuak izateko arriskuan abenduaren 31rako, ez badute behintzat 2020ko azaroko errege-dekretua luzatzen. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak urte honen hasieran ohartarazi zuen, orduan, 1.000 inguru izan zitezkeela Hego Euskal Herrian moratoriaren bidez atzeratutako etxe-kaleratzeak, aurrerago gauzatzeko esperoan zeudenak.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak urte honen hasieran ohartarazi zuen, orduan, 1.000 inguru izan zitezkeela Hego Euskal Herrian moratoriaren bidez atzeratutako etxe-kaleratzeak
EZ DAGO IRUZKINIK