AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/15 10:34

Aste honen hasieran jakinarazi dute Gijongo komandantziako Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu dituela Asturiasen, 2020. urtean Alsa enpresan izan zen grebarekin lotuta. Antza, Alsaren ibilgailuei sabotajeak egitea eta horietan kalteak eragitea egotzi diete atxilotuei. Hori dela-eta, "desordena publikoak, kalteak, hertsapenak, bideko segurtasunaren kontra egitea eta zilegi ez den elkarte" baten parte izatea leporatu diete. Zortzi atxilotuez gain, beste sei pertsona daude ikerketapean.

2020ko urriaren 5ean jo zuten grebara Alsako beharginek, eta 11 egunez izan ziren greban. Besteak beste, enpresan ezarri nahi ziren murrizketen kontra egin zuten protesta; bai beharginen lan-baldintzei zegokienez, bai erabiltzaileei eskainitako zerbitzuari zegokionez. Poliziak dio 60 sabotaje inguru izan zirela egun horietan, eta Halmazón izeneko polizia-operazioa jarri zuen martxan; bi urtez luzatu da ikerketa. Besteak beste, Trafiko Zuzendaritza Orokorraren kontrol-sistemek bildutako informazioa baliatu dute ikerketan, hainbat hedabideren esanetan.

EZ DAGO IRUZKINIK