AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/10 08:39

Arriskuan dago Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxea. Datorren asterako dago emanda Langile Kontrolpeko Espazioa husteko agindua; hain zuzen ere, uztailaren 19rako. Hurrengo egunetarako, Gaztetxearen aldeko ekimen ugari antolatu dituzte herrian: propaganda-lanak, kale-bueltak, aisialdiko hainbat jarduera, eta abar.

Zestoatik kanpo ere, dena den, ari dira Gaztetxearekin elkartasunez lanean. Azken urtean hainbatetan egin bezala, Euskal Herriko txoko ugaritan ari dira Zestoako Gaztetxearen desalojoa gera dezatela exijitzen. Azken egunetan, esaterako, hainbat elizatara eraman dute hustearen kontrako aldarria.

Eliza diruzale. Zestoako desalojoa gelditu! dioten pankartak jarri dituzte, besteak beste, Lizarran (Nafarroa), Zornotzan (Bizkaia), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Donostian (Gipuzkoa), Ibarran (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia) eta Uharte Arakilen (Nafarroa).

EZ DAGO IRUZKINIK