AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zentro Sozialista, Gernikan.
2022/04/16 13:06

Denbora luzez hutsik egondako espazio bat hartu eta Zentro Sozialista berri bat ireki dute Busturialdean; zehazki, Gernikan (Bizkaia), San Bartolome kalean, Errenteriko zubiaren ondoan. Busturialdeko Kontseilu Sozialistak gaur jakinarazi duenez, espazioa atontzeko lanetan arituko dira datozen egunetan.

Krisi kapitalistaren testuinguruan, "guztion ongizatea erdigunean jarriko duen jendarte sozialista eraikitzeko beharra" nabarmendu dute Kontseilu Sozialistako kideek, eta azaldu dute proletalgoaren klase indenpendentzia garatzeko eginbeharra dutela horretarako. Hori "esparru guztietan botere berri baten hazia izango diren bitarteko propioak garatuz" egin behar dela adierazi dute. "Horretara dator Zentro Sozialistaren proiektua Busturialdean".

"Antolakuntza gaitasunak handitzea"

"Babesgabetasun garaiotan", espazioan "proletalgoaren autodefentsarako tresnak garatzeko eta antolakuntza gaitasunak handitzeko" lan egingo dutela esan dute, eta Mugimendu Sozialistako eragileek ere bertan eramango dutela aurrera beren jardun politikoa. 

EZ DAGO IRUZKINIK