AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2021/07/15 17:00

Lesakako (Nafarroa) Zalain Transformadoseko langileek ekainaren 28an erabaki zuten greba egitea; %90ek egin zuten lanuzteen alde. Urte eta erdi iraun dute negoziazioek eta, langileen arabera, "hogei bileraren ondoren, [zuzendaritzak] ez du hobekuntza onargarririk mahaigaineratu".

Hala, zuzendaritzak negoziazioak "blokeatu" dituela ondorioztatu dute beharginek, eta egoerari aurre egiteko grebara deitu dute. Uztailaren 15etik 22ra egingo dute greba eta, atzo, lanuzteen lehenengo egunean, kontzentrazioa egin zuten goizeko 09:00etan.

Langile batzordearen arabera, Zalain Transformados enpresak "30 milioi euroko etekinak lortu ditu 2015etik 2019ra bitartean" eta, aitzitik, langileen baldintzek ez dute hobera egin. Pandemian ere enpresaren irabaziak ia bi milioi eurokoak izan dira, baina zuzendaritzak zortzi hilabeteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEE) ezarri die beharginei. 

EZ DAGO IRUZKINIK