AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/16 23:41

Atzo arratsaldean, Donostiako (Gipuzkoa) Kontxan izan zen Vox alderdi faxista. EAEko hauteskundeei begira, informazio-puntu bat antolatu zuen. Asteburuan beste hainbat herritan egin bezala, baina, faxisten kontra protesta egiteko deialdi bat zabaldu zuten Donostian aurreko egunean.

Faxismoaren gorakada gelditu lelopean, 18:00etarako Cervantes Plazara bertaratzeko deia zen bezperan argitaratutakoa. Atzo, beraz, ordu horretarako, hainbat eta hainbat lagun mobilizatu ziren bertara, faxistei aurre egiteko asmoz. Ertzaintzak polizia-lerro handi bat osatuta zeukan ordurako, beste behin ere, faxistak babesteko.

Faxismoaren kontrako oihu artean egin behar izan zuten propaganda Kontxan Voxeko kideek, eta, ohikoa bihurtzen ari den modura, ertzainen babesean. 

Faxisten kontrako protestak eta kargak asteburuan

Joan den asteburuan, Algortan (Bizkaia), Arrasaten (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) eta Tolosan (Gipuzkoa) ere izan dira Voxeko faxistak, hauteskunde-kanpainaren barruan. Herri horietan guztietan aritu dira Ertzaintzak lagunduta, eta denetan izan dira faxisten kontrako protestak. Algortan, protestan zeuden pertsonen kontra oldartu zen Ertzaintza: hainbat lagun zauritu eta pertsona bat atxilo eraman zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK