Sakanako Kontseilu Sozialistak hainbat ekimen antolatu ditu uztailaren hasierarako, Gerra Zibilari eta memoria historikoari lotuta. Oroimena borrokan eraiki hartu du lelotzat, eta bi hitzordu jarri ditu: hitzaldi bat uztailaren 3rako, eta oroimen-ariketa indartsu bat izango den mendi-martxa uztailaren 4rako.
Imanol Satrustegi eta Lisabe Velasco historiagileek emango dute uztailaren 3ko hitzaldia, eta Altsasun Gerra Zibilak nola lor hartu zuen landuko dute, errepresioa eta erresistentzia antifaxista aztertuz besteak beste. 18:00etan izango da saioa, Gure Etxean.
Hurrengo eguneko mendi-martxan, berriz, "duela 90 urte 400 bat gazte altsasuar inguruk faxisten errepresiotik ihesi egindako ibilbide berbera" errepikatuko dute. Goizeko 07:00etan aterako dira Lazaro Etxeberria harrobitik, eta Beasaineraino joango dira.
