Aske geratu dira Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga preso politikoak, baldintzapean

Iazko azaroan Ertzaintzak atxilotutako bi preso politikoak fidantzapean irten dira espetxetik. Orain arte Soto del Realen izan dute preso Astorkizaga, eta Morisoli, aldiz, Zaballan.
Argazki Nagusia
Gaizka Astorkizaga, espetxetik atera berritan.
2021eko uztailaren 22a

Baldintzapean aske irten dira Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga Fito preso politikoak; zehazki, fidantza bana ordaindu ondoren utzi dituzte kalean. Iazko azaroan atxilotu zituen Ertzaintzak, eta "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatu zieten.

Soto del Realetik (Madril) eta Alcala Mecotik (Madril) pasatu ondoren, Zaballako (Araba) espetxean izan dute preso Morisoli. Astorkizaga, berriz, Soto del Realen izan dute orain arte. Basaurira (Bizkaia) lekualdatuko zutela jakinarazi zuten arren, ez dute halakorik egin.

Morisolik, besteak beste, xantaia egiten ari zitzaizkiola salatu zuen martxoan. Horrez gain, haren bikotekideak eta lagun batek istripu bat izan zuten bisitara bidean, martxoaren 11n.


Iruzkinak

Iruzkin bat
  1. I
    ilitx 2021eko uztailaren 22a, 09:15 2021-07-22, 09:15

    Ongi etorri!! Amnistia!!

    Ongi etorri!! Amnistia!!