AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UTE Bilboko Argiak enpresako langileen protesta Bilboko udaletxe aurrean, apirilean. Argazkia: @CCOOindustria
2021/05/06 18:55

UTE Bilboko Argiak enpresako langileek grebari berrekin zioten maiatzaren 4an, eta hiru astez luzatuko dela jakinarazi dute. Hala, maiatzaren 25era arte iraungo du grebak. Martxoko kaleratze baten harira piztu zen gatazka, eta behargin hori berriro hartzea eskatzeko, grebara jo zuten langileek apirilaren 13an, 15ean, 21ean, 22an eta 23an.

Greba eskubidearen urraketa, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak eta kaleratzeak

Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresa da UTE Bilboko Argiak eta, besteak beste, greba eskubidea urratu dietela —martxoaren 29ko eta 30eko lanuzteek langileen "legez kanpoko zesioak" izan zituen ondorio— eta "gehiegizko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkietela salatu dute beharginek. Hori ez ezik, langilearen kaleratzea hitzarmen kolektibo berria egiteko negoziazio eskaerak piztu zuela adierazi zuen langile batzordeak; hala, langileen aurkako "errepresalia" izan zela seinalatu zuten.

Gauzak horrela, UTE enpresak —Electricidad Martinek eta Citelunek osatua— uko egin die negoziaketei. Bien bitartean, langileek manifestazioa egin zuten maiatzaren 4an, kaleratutako langilea berriz hartzea, hitzarmen kolektibo berri bat izatea eta lan-baldintzen hobekuntza exijitzeko. Mobilizazioak egiten jarraituko dutela esan dute.

EZ DAGO IRUZKINIK