AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Infobae
2024/12/27 16:27

Espainiako Estatuan soldatapean lan egiten duten pertsonen gutxienez %5ek aparteko orduak egiten dituzte (890.000 beharginek gutxi gorabehera). CCOO sindikatuak biztanleria aktiboari buruzko inkestan oinarrituta berriki atera duen ikerketa batek erakusten duenez, horietatik 479.000k kobratu gabe egiten dituzte ordu estra horiek. Hau da, aparteko orduak egiten dituzten langileen %50ek ez dituzte horiek kobratzen. Sindikatuen kalkuluen arabera, enpresariek urtean 3.254 milioi euro aurrezten dituzte ordaindu gabeko ordu horiei esker, kontuan hartuta langileei ordaintzen ez dieten zenbatekoa, zergak eta kotizazioak.

Txostenaren arabera, milaka langilek aparteko 6,35 milioi ordu egiten dituzte astean, ordainduak zein ordaindu gabeak kontuan hartuta. Horietatik %41, behintzat, ez dira inola ere legalki kontabilizatzen. Hala, astero, besteren 2,61 milioi lanordu irabazten dituzte enpresaburuek, ezer ordaintzeko beharrik gabe. Guztira, 70.000 langile ordaindu gabe lanean edukitzearen baliokidea da hori. Gainera, ordu horiek legalki inon agertzen ez direnez, langileek ezin dituzte kotizatu.

Astero, besteren 2,61 milioi lanordu irabazten dituzte enpresaburuek, ezer ordaintzeko beharrik gabe

Beharginen ikuspegitik, ordainsaririk gabeko aparteko orduak aintzat hartuta, astean 6,3 ordu gehiago egiten dituzte lan batez beste. Horrek esan nahi du langile bakoitzak astean 141 euro galtzen dituela nominan eta kotizazioetan. Urtean, beraz, aparteko ordu ez-ordainduek 7.370 euroko galera ekartzen diote behargin bakoitzari, eta enpresek bereganatzen dute horren etekin osoa.

Urtean, [...] aparteko ordu ez-ordainduek 7.370 euroko galera ekartzen diote behargin bakoitzari
EZ DAGO IRUZKINIK