AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Taser pistola. ARGAZKIA / Sputnik
2023/05/17 08:57

Burjassoten (Valentzia) migratzaile bati eraso zion udaltzain batek iazko urrian, eta ikertua izaten ari da horregatik. Erasotua izan zen gaztea Honduraskoa da jatorriz, eta kaletik skatean zihoala atxiki zuten polizia-agenteek. Orduan, sabelean ukabilkada bat eman zion aipatutako udaltzainak, eta tonu mehatxatzailean esan zion: "Harro plantak egiten dituzu, denak berdinak zarete. Zure herrialdera bidaliko zaitut".

El Salto-k atzo argitaratu zuenez, baina, hura ez da polizia-agente horri egotzitako eraso bakarra. 2018ko otsailean, udaltzain berdinak beste gazte migratzaile bat erail zuen Peñiscolan (Castelló): Monsif. Taser X26 motako pistola elektriko batekin tirokatu zuen Monsif poliziak, eta, horren ondorioz, horma batetik amildu zen. Modu horretan galdu zuen bizia 23 urteko mutilak.

Azalpen ofizialean gerora izan ziren inkongruentziak zirela-eta, gertatutakoa salatu zuen Monsifen familiak. Bost urteren ostean, instrukzio-fasean jarraitzen du kasuak. Bitartean, polizia modura lanean jarraitzen du hiltzaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK