AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Embalatap lantegia, Sopelan.
2020/11/23 18:11

Olio eta ozpin botiletarako tapoien ekoizpena Sopelatik (Bizkaia) Llagosterara (Girona, Herrialde Katalanak) mugitu nahi du United Caps enpresak, Embalatap fabrikako 37 langileak kaleratuz. Bihar goizean greba mugagabea hasiko dute langileek, eta ezohiko bilera eskatu diete erakunde publikoei, ekoizpenaren lekualdatzea ekiditeko.

Luxenburgoko United Caps enpresak Embalatap lantegia erosi zuen 2018an. Ordutik irabaziak handitu ditu enpresak; 2018an 5,6 milioi euro irabazi zituen Sopelako ekoizpenari esker. ELA sindikatuak adierazi duenez, United Caps multinazionalak "arrazoi ekonomikoak" aitzakia gisa jarri ditu lekualdatzea justifikatzeko. Sopelako fabrika erosi zutenetik, zuzendaritzak ekoizpena tokiz aldatzeko asmoa zuela ere esan du ELAk.