AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Volodimir Zelenski (X)
2025/03/11 11:49

Kievek eta Washingtonek negoziazioak hasi dituzte Saudi Arabiako Yeda hirian. Ukrainako ordezkaritzaren burua Andrii Yermak da, presidentearen bulegoko burua, Rustem Umerov Defentsa ministroarekin eta Andrii Sybiha Atzerri ministroarekin batera. AEBen aldetik, Marco Rubio estatu-idazkariak, Mike Waltz Segurtasun Nazionaleko aholkulariak eta Steve Witkoff Ekialde Hurbilerako ordezkari bereziak hartuko dute parte.

Elkarrizketa horietan, Ukrainak su-eten partzial bat proposatzen du, Itsaso Beltzean eta droneekin eta irismen luzeko misilekin egindako aire-erasoetan liskarrak etetea barne hartuko lukeena. Ekimen horren helburua da akordio baterako nolabaiteko irekitasuna erakustea, eta AEBek ez etetea Ukrainarekiko armen hornidura, inteligentzia militarraren informazioa eta finantziazioa. Azpimarratzekoa da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea eta Donald Trump AEBetako presidentea aurrez bildu ostean, bertan behera utzi dutela euren parte-hartzea momentuz.

Saudi Arabiako negoziazio horiek gero eta indarkeria handiagoko testuinguru batean izango dira, Errusian eta Ukrainan biktima eta kalte esanguratsuak eragin dituzten eraso militarrak barne. Bileren helburu nagusia, dirudienez, su-etena ekarriko luketen konpromisoak aurkitzea da, baina Kiev "ez dago eskakizun gehiegi egiteko moduan", Trumpek berak Etxe Zurian onartu duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK