AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko campusa.
2022/11/04 10:32

Beste urte batez, Hego Euskal Herriko hainbat campusetan izango dira mobilizazioak Indarkeria Matxistaren Egunean, Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) eta campusetako emakume taldeek antolatuta —Arrakala, Lorratz, Saretu, Bilbouniko Emakume Taldeen Koordinadora eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea—. Oraingoan ere aldarri berdinarekin egin dituzte deialdiak campus bakoitzean: Indarkeria matxistaren aurrean emakume langileon antolakuntza.

Azaroaren 25ean, beraz, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (EHU/UPV) bost campusetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dituzte mobilizazioak, goizean. Elkarretaratzeak izango dira Iruñeko (Nafarroa) campuseko Liburutegi plazan, Eibarko (Gipuzkoa) campuseko sarreran eta Bilboko (Bizkaia) San Mameseko Von Siemens plazan. 11:45ean izango da Iruñeko kontzentrazioa, eta 11:00etan Eibarkoa nahiz Bilbokoa. Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) campusean eta Leioako (Bizkaia) campusean, berriz, manifestazioak egingo dituzte. 11:15ean hasiko dira Ibaetako eta Gasteizko mobilizazioak, eta 11:30ean Leioakoa.

Iaz ere mobilizazioak izan ziren campusetan UIBren eta campusetako emakume taldeen eskutik, Indarkeria matxistaren aurrean antolatu, berdintasun faltsua borrokatu lelopean. Hala, berdintasun faltsua borrokatzera deitu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK