AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @lizarrakogazte
2020/09/14 10:03

Lizarrako (Nafarroa) Pikutara mugimendu antierrepresiboak jakinarazi duenez, udaltzainek hiru pertsona isundu dituzte herrian, pankarta batzuk jartzea egotzita. "Udaltzainen jarrera zentsuratzailea bere horretan mantentzen da", salatu du.

Momentuz, hiru pertsona izan dira isunak jaso dituztenak. Batetik, 600 euroko zigorra ezarri diote gazte bati; alarma egoeran, Patxi Ruiz preso politikoaren aldeko mobilizazioen testuinguruan, pankarta bat jartzea leporatu diote. Bestetik, 60 euroko isunak jarri dizkiete beste bi pertsonari, Lizarrako Sugarra gaztetxearen urteurrenarekin lotutako pankarta bat ipintzeagatik.

"Ez da lehenengo aldia Lizarrako udaltzainek jarrera zentsuratzaileak dituztela eta zoritxarrez ez dugu uste azkenekoa izango denik", gaitzetsi du Pikutarak. Hainbat adibide aipatu ditu, gainera: kartelak jartzeagatik udaltzainek jarritako isunak, "gaztetxean kamerekin sartu" sartu izana edota "kalean gazteak galdekatzen" jardun izana. Besteak beste, "ea kartel horiek nork eman dizkien" galdetu izan diete gazteei udaltzainek.

Pikutarako kideek azpimarra jarri diote "Erresistentzia Kaxaren garrantziari", "Poliziaren ekinbide errepresiogilea ahultzeko eta jardun politikoa askatasunez burutu dadin".

EZ DAGO IRUZKINIK