Gasteizen (Araba), akordio bat lortu dute PSOE buru duen udal-gobernuak eta udaltzaingoak, udalaren menpeko polizia-indarrera baliabide gehiago bideratzeko. Gobernuak egindako azken proposamena onartu du udaltzaingoaren gehiengoak, eta horrela adostu dute udaltzain kopurua handitzea, 80 gehiago izan daitezen, eta agenteen soldatak %3 igotzea. Gainera, formakuntza gehiago eskainiko diete.
"Lanean jarraitzen dugu herritarrei polizia-zerbitzu hoberena emateko", esan du Maider Etxebarria alkateak. Adierazi du "pozik" dagoela akordioarekin, eta "bake soziala" eta "udaltzaingoa modernizatzea" ahalbidetuko dituela.