AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bilboko Aresti Zentro Sozialista.
2024/07/11 11:39

Hasi da uda eta, aurten ere, egitarau zabalak antolatu dituzte zenbait Zentro Sozialistatan. Bilboko (Bizkaia) Arestin (Jon Arrospide, 14) eta Zumaiako (Gipuzkoa) Etxapen (Aita Mari auzategia, 16), esaterako, jakinarazi dute jadanik zer ekimen izango diren datozen asteetan. Ohi bezala, lekuan lekuko jardun politikoari eta kulturalari lekua emango diete Zentro Sozialistek, eta aisialdiko ekimen ugari ere prestatu dituzte.

Udako egitaraua Bilboko Aresti Zentro Sozialistan

Bilboko Aresti Zentro Sozialistan, martxan jarraituko du oinarrizko produktuen biltegiak. Uztailaren 20an bilduko dituzte produktuak, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Blas de Otero kaleko eta Madariaga etorbideko Eroski denden aurrean. Biltegiaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzten pertsonek, berriz, uztailaren 19an izango dute horretarako aukera: Arestin bertan egingo dute harrera-saioa egun horretan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Bilboko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, gainera, bi hitzordu jarri ditu datozen hilabeteetarako: zabalik izango du etxebizitzari lotutako arazoak dituzten pertsonei babesa emateko bulegoa, Arestin, uztailaren 16an eta abuztuaren 6an. Bulego horretara jo nahi dutenek 18:00etatik 20:00etara bitartean egin ahal izango dute.

Bestalde, boxeo-klaseekin jarraituko dute Zentro Sozialistan: uztailaren 10erako (atzorako) eta 17rako antolatu dute saio bana, 19:00etan hasita. Lanegun bat ere egingo dute, uztailaren 16an, 10:00etatik aurrera.

Hitzorduak Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan

Aurreko udan bezala, Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan ere eman dute hainbat hitzorduren berri. Gaur izango da lehenengo ekimena, 18:00etan: xake-txapelketa bat egingo dute. Uztailaren 17an, gainera, zineforum saio bat izango dute: 21:30ean emango dute Comportarse como adultos filma.

Horretaz gain, bi lanegun antolatu dituzte hilabete honetarako; hilaren 18rako eta 24rako, hain justu. 17:30ean hasiko dira bi saioak. Bestetik, asanblada ireki batera deitu du Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: Etxapen bertan elkartuko dira uztailaren 26an, 19:00etan.

EZ DAGO IRUZKINIK