AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/13 13:28

Atzo, apirilaren 12an, ehunka lagun mobilizatu ziren Txantrean (Iruñerria, Nafarroa), bertako festetan azken urteetan antolatu dituzten Txozna Gorrien alde. Txantreako jaiak denontzat. Txozna Gorriak aurrera! lelopean egin zuten manifestazioa auzoko kaleetan barrena, gero eta gutxiago geratzen baita auzoko jaietarako, eta, momentuz, Txozna Gorriak jarri ahal izateko baimen guztiak ukatu ditu Iruñeko Udalak. "Erabakia bulegoetan hartu dute, kaltetutako kolektiboekin hitz egin gabe", salatu zuten atzoko mobilizazioan.

Txantreako Jai Batzordearekin sinatutako akordioa aitzakiatzat hartuta, jaiak gune bakar batera mugatu nahi ditu EH Bildu buru duen udalak, eta arriskuan jarri ditu Txozna Gorriak. Hala, atzo ehunka auzokidek exijitu zuten "Txozna Gorrien espazioa errespetatu" dezatela, eta festek "denontzat" izan behar dutela defendatu zuten. Hiru urte daramatzate Txantreako Euskara Plazan Txozna Gorriak jartzen eta, "dozenaka koadrilarekin batera auzolanean", festak "aldarrikapen iraultzailez betetzen".

Hala, udal-gobernuaren debekuak debeku, antolatzaileek azaldu dute aurten ere txoznak ipiniko dituztela auzoko jaietan, "baimenarekin edo baimenik gabe". "Udalaren inposizioen aurrean, antolakuntza eta borroka" aldarrikatu zituzten, baita "jai herrikoiak" ere.

EZ DAGO IRUZKINIK