AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Noticias de Gipuzkoa
2025/01/14 10:43

Urtarrilean hasita, Buruntzaldean indar eta garrantzia berezia izaten du sagardoari lotutako txotx denboraldiak: lau hilabetez luzatzen da. "Buruntzaldeko herriren bat bisitatuko duten askorentzat gozamena izango da; herri horietako herritarrentzat, ordea, sasoi pisutsu bilakatzen da", ohartarazi du eskualdeko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS). Besteak beste, nabarmendu du txotx garaiak eta festa-giro horretan sortzen diren dinamikek "eraso eta jazarpen kasuen areagotzea" dakartela; "indarkeria matxistaren gorakada, gazte langileen edo lan-sektore batzuen prekarizazioa, horien kontrako abusuak edo Poliziaren presentziaren gorakada" adibidez.

Soldatapeko lanaren alorrean, LASek azpimarratu du "gure lanaren prekarizazioari esker sostengatzen" dela txotx garaia eta, "kulturalki, prekarizazioaren normalizazioa" errazten duela. "Gazte langileek kontraturik gabe, ordu askorekin, atsedenaldi laburrekin eta abarrekin biziraun behar dute", zehazten duenez. Gaineratu du denboraldian "lanaldi astunak" nagusitzen direla hainbat lan-sektoretan, hala nola ostalaritzan, garbiketan, garraioan eta kaleko salmentan. Sektore horietako langileak behartuta daude "erritmo frenetikoetan lan egitera", eta "babesgabe" egoten dira askotariko gehiegikerien aurrean, LASen hitzetan. Dei egin du, beraz, txotx garaiko "gehiegikerien normalizazioa borrokatzera".

EZ DAGO IRUZKINIK