Aurreko larunbatean izan zen Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren faseko saio bat Muskildin (Nafarroa Beherea), eta eraso matxista bat jasan zuen parte-hartzaile emakumezkoetako batek, Elixabet Etxandik. Ganbarako saioan jertsea erantzi zuen bertsolari gazteak, baina txistuak eta ahotsak entzun ziren publikotik.
Etxandik amaierako agurra kantatzean salatu zuen gertatutakoa. Hala abestu zuen: "Bai, titiak ditut, eta ileak. Barkatu, ez gara mezan. Honi matxismo deitzen zaiola gaurkoan behar dut esan. Xilabak ere balio beza norberak pentsatu dezan".
Bertsozale Elkarteak ohar bat kaleratu du Muskildin jazotakoa salatzeko. Azaldu du ez duela erasorik onartuko, eta "espazio seguru eta libreen alde" egingo duela.
Txistuak Xilaban, bertsolari emakumezkoetako batek jertsea eranstean
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) December 19, 2025
"Honi matxismo deitzen zaiola gaurkoan behar dut esan", abestu zuen Elixabet Etxandik bere agurrean
🔗 https://t.co/oyRNYGCVdd pic.twitter.com/tobp7ix8lU